Herritarrek protesta egin dute klima aldaketaren inguruko 'Change the change' jardunaldietan
Bigarren egunez, herritarrek protesta egin zuten atzo Kursaal parean klima aldaketaren inguruan hirian egiten ari diren ‘Change the change’ kongresuaren harira. Eraikin barruan mundu osoko ordezkariekin biltzarra egiten ari ziren bitartean, hainbat pertsona Kursaalaren atarian bildu ziren txistuekin soinua eginez eta Zubietako erraustegiaren aurkako aldarriekin.
Second protest day in front of the #ChangeTheChange19 meeting at #SanSebastian, #basquecountry.
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) March 6, 2019
People protest the #greenwashing politicians are trying with the event, while they are building controversial incinerator an a new subway… pic.twitter.com/vGnvpdvg0r
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak egin zuen elkarretaratzerako deialdia, eta hainbat sindikatu eta eragile sozialetako kideek bat egin zuten protestarekin. Aurreko egunean, kongresuko parte-hartzaileei udaletxean eginiko harrera ekitaldiarekin batera, hamarnaka herritar Alderdi-Ederren bildu ziren ere, Zubietako erraustegia, abiadura handiko trena eta topoaren igarobidea bezalako proiektuak klimaren aldaketa bultzatzen dutela salatzeko.