[Bideoa] Lilatoiaren hasiera ez zen erraza izan
Aurten 30 urte beteko ditu Lilatoiak, baina, duela hamar urte, Lilatoiaren 20. urteurrenean, lasterketa berezi horren historia errepasatu zuten dokumental batean. Filmean, Lilatoiaren antolatzaile eta korrikalari historikoek ematen dituzte testigantzak, hala nola, Arantxa Gurmendik, Nati Rufok eta Lurdes Alonsok. Testigantzetaz gain, lehen urteetako Lilatoien irudiak ere ikusi daitezke, eta, bitxikeria gisa, Anne Igartiburu ere azaltzen da gaztetan Lilatoia egiten. Hona dokumentala: