Yuwa programako Indiako neska gazteei emango diete Lilatoiko sari berezia
Yuwa programak, Indiako Jharkhand nekazaritza eremuko hamar neska gazte gonbidatu Donostiara, hainbat kirol jarduera egin ditzaten, kirolaren bitartez euren herrialdeko emakumeen egoera txarra aldatu dezaten. Izan ere, egoera bereziki txarra bizi dute eremu horretako. emakumeek, goiz ezkontzera behartuak izanik, besteak beste. Aurten, Lilatoiaren 30. urteurrenean, sari berezia jasoko dute neska indiarrek.
Donostiako Deustuko Unibertsitatean ere egon dira, euren herrialdean bizi duten egoeraren berri ematen, eta etorkizunean egoera hori aldatzeko itxaropenaren inguruan, kirola tresna gisa erabiliz.