Grosen izenak aldatu dizkiete Okendo kultur etxeari eta Kolon pasealekuari
Martxoaren 8an, ekintzaile feministek Berta Caceres izena jarri zioten Kolon pasealekuari. (Argazkia: Groseko Asanblada Feminista) Greba feminista dela eta, Grosen grebalariek hainbat ekintza aldarrikatzaile egin dituzte goizean zehar. Besteak beste, Okendo kultur etxeari eta Kolon pasealekuari izenak aldatu dizkiete pankarta eta pegatinekin, “gizon militar, kolonizatzaile eta zapaltzaileek ohorezko lekurik merezi ez dutelako”. Berezko izenen ordez, ekintzaileek Esther Ferrer artista donostiarraren izena jarri diote kultur etxeari, eta Berta Caceres Hondurasko aktibista ekologistarena Kolon pasealekuari.


