"Iraultza, feminista da. Iraultza gu guztiok gara!"
Milaka parte hartzaile izan ditu greba feministaren iluntzeko manifestazioak. Antiguako tuneletik abiatu eta Bulebarrean bukatu da. "Alternatiba, feminista da. Iraultza, feminista da. Iraultza gu guztiok gara. Gora emakume* langileon borroka. Gora borroka feminista!", aldarrikapenarekin eman diote bukaera manifestazio jendetsuari.
Milaka parte hartzaile izan ditu greba feministaren iluntzeko manifestazioak. Antiguako tuneletik abiatu eta Bulebarrean bukatu da. “Alternatiba feminista da. Iraultza feminista da. Iraultza gu guztiok gara. Gora emakume* langileon borroka. Gora borroka feminista!”, aldarrikapenarekin eman diote bukaera manifestazio jendetsuari.
Donostiako mugimendu feministak, Donostiakoa ez ezik, Euskal Herria osoan izan diren mobilizazioen arrakasta azpimarratu dute. “Planto egin dugu, bizitza sostengatzen duten lanak utzi, eta Euskal Herri osoko kaleak hartu ditugu. Ukabilaz ezetz esan diogu zapaltzen gaituen sistemari”, adierazi du Ana Txurruka Mugimendu feministako kideak. Horrekin batera, “zuriketa moreak” baztertu, eta “politika feminista ausartak” eskatu ditu.
Zaintza, ikasle gazteak, kontsumoa, pentsiodunak eta soldatapeko lana. Bost ardatz horiek izan ditu greba feministak. Horien balorazioa eskaini dute ardatz bakoitzaren ordezkariek. Bestalde, haserre agertu dira egun osoan emakume grebalariek jasandako polizia identifikazioengatik.