Emakume zanpantzarrek hartu dituzte Egiako kaleak
Goizean goiz hasi dira Egian greba feministaren inguruko jarduerak egiten, 08:00etan elkartu baitira auzoko talde feministako zanpantzarrak Plaza Haundin. Ordubete eman dute auzo guztian zehar kalejiran, zanpantzarren ezkilek, adar doinuek eta irrintziek auzotarrak esnatu, eta grebara deitzen zituzten bitartean.
Bestalde, Grosen eta Parte Zaharrean ere behar bezala hasi dute martxoaren 8a, Marruma elkartean bildu baitira Groseko talde feministako kideak, eta Bulebarreko kioskoan Parte Zaharrekoak elkarrekin gosaldu eta eguerdiko Bulebarreko elkarretaratzera indarrarekin joateko.