Peru Aiartzaren bertsoa
Fenomeno bat zabalduz doa…
baina nola entenditu?
Bozgorailuak eskutan gazte
kuadrillak ditut aditu,
nahiz eta kantu kontu hoietan
berez ez naizen aditu
txoriak eta txoriburuak
kantuak bereizten ditu! (BIS)
Doinua: Txoriak eta txoriburuak