60 lagunek osatu dute 30. Lilatoiko Hitza taldea
Urteroko legez, Hitza taldeko lagunak Lilatoian parte hartzeko bildu ziren igandean. Irutxuloko Hitza, Oarso Bidasoko Hitza, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Goierriko Hitza, Urola Kostako Hitza eta Busturialdeko Hitzaren elkarlanetik sorturiko taldeak 60 pertsona bildu zituen lasterketarako.
Beroketak egin aurretik, talde osoak argazkia atera zuen Maria Kristina Hotelaren parean. Aurten, kamiseta morearekin egin dute korrika, Hitzez hitz, pausoz pauso; bidea egiten ari gara leloarekin.