Dbus arduratuko da bizikleta publikoen alokairu zerbitzuaz
2008an jarri zen abian Dbizi hiriko bizikleta publikoen alokairu zerbitzua. Hasieran, bost geltoki eta ehun bizikleta mekaniko eskaintzen zituen. Harrera ona izan zuenez, Donostiako Udalak sarea handitzea erabaki zuen. 2013an sistema berria jarri zuen martxan, bizikleta elektrikoekin. Ordutik, oztopo ugari izan ditu zerbitzuak. Kudeaketa eta erabilera ez da egokiena izan. Horrela, sistema hobetzea erabaki du udalak. Dbus konpainiari eskaini diote kudeaketa.
Bizikleta publikoen alokairu zerbitzua Dbusen zerbitzuen katalogoan sartuko da. Sistemak ordutegi zabalagoa izango du, 6:00etatik 00:00etara, eta bizikleta mekanikoak ere edukiko ditu. Horrela, eskaintza biderkatu egingo da eta sistema malguagoa eta osoagoa izango da, eta kalitatea handiagokoa. Era berean, sistema mistoa izango da; bizikleta elektrikoak eta mekanikoak eskainiko ditu.
Sistema berria adjudikatu ondoren jarriko da abian. Udalak epe zehatzik eman ez badu ere, 4 eta 7 hilabete inguru beharko dituzte zerbitzua berritzeko. Denbora tarte horretan egungo sistema mantenduko dute.