Martxoan egingo dute urteko lehen mintzodromoa
2019ko lehen mintzodromoa egingo dute martxoaren 27an, Bagera Euskaltzaleen Elkarteak antolatuta. Donostiako San Telmo Museoan izango da, eta bi txandatan egingo dute egitasmoa, lehena 10:00etan eta bigarrena 11:00etan.
Euskara ikasten ari direnak edo euskaldunak direnak baina hitz egiteko ohitura ez dutenak euskaraz mintzatzera animatzea da mintzodromoaren helburua, eta horrelako lau egin ohi dituzte urtean. Ohi bezala, talde txikietan eseriko dira parte hartzaileak, eta hiru gai desberdin jarriko dituzte taldeetan hitz egiteko, gai bakoitzean taldekideak aldatuz. Parte hartu nahi dutenek, Bagera Elkartearekin jarri beharko dute harremanetan, mintzalaguna@bagera.eus helbidera idatziz edo 943005074 telefono zenbakira deituz.