Pintadak egin dituzte PSE-EEren Antiguako bulegoan
GAL abstentzioa idatzi dute Ernesto Gasco PSE-EEko Donostiako alkategaiaren Antiguako hauteskunde bulegoko fatxadan, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen aurpegia estaliz. Fatxadako mezu batzuk ere pintura beltzez estali dituzte.
Gascok pintadak gaitzetsi ditu, eta datozen hauteskundeetan “bakean eta askatasunez” bozkatu behar dela adierazi du. Halaber, “intoleranteek” leziorik ez dietela emango esan du, intolerantzia geldituko duten bakarrak direla nabarmenduz.