Terrorismoaren Biktimen Europako Egunean ekitaldia egin dute Alderdi Ederren
Eusko Jaurlaritzak ekitaldi bat egin du Alderdi Ederren, Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna dela eta. Euskal erakundeetako hainbat ordezkarik eta alderdi politiko guztiek parte hartu dute. Besteak beste, han izan dira Iñigo Urkullu lehendakaria, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Eneko Goia Donostiako alkatea. Biktimen ordezkaritza zabala ere Alderdi Ederren izan da. Hala nola, ETAk, GALek, KAAk, eta BVEk hildakoen senideak.
Bidegabea izan zen. Gizartea eta biktimak elkarrekin oraina eta etorkizuna eraikiz leloa aukeratu du Jaurlaritzak. Urkulluk adierazi du indarkeria “bidegabea” izan zela, eta memoriaren “pedagogia kritiko bat” egiteko eskatu du: “Ez zen gertatu behar, eta ez da errepikatu behar”. Eragindako mina bidegabea izan zela onartzeak elkarbizitza eraikitzeko “abiapuntu” izan behar duela nabarmendu du.