Gazteen Antzerki Topaketan parte hartzeko izen-emate epea ireki dute
Donostiako XXXI. Gazteen Antzerki Topaketa egingo dute aurten, Udaleko Donostia Gazteriak, Donostia Kulturak eta Kutxa Fundazioak antolatuta, eta martxoaren 26a arte egongo da irekita izena emateko epea.
Gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea da topaketaren helburua, antzezle, sortzaile edo ikusle modura. Antzerki talde ez profesionaletako 14 eta 30 urte arteko gazteek ahal izango dute parte hartu topaketan. Parte hartu nahi dutenek, eskaera inprimakia bete eta antzezlanaren argazki bat bidali beharko dute gazteria@donostia.eus helbide elektronikora edo Agirre Miramon kalea 4 helbidera, posta arruntez.