Iker Laurobaren kontzertuarekin abiatuko da Antiguako Korrika Kulturala
Ohi bezala, Korrika iritsi baino lehenago, Korrika Kulturala egingo dute hainbat tokitan. Antiguan martxoaren 21ean hasiko da: Iker Lauroba musikariak ‘Kantu eta hitz’ solasaldi musikatua egingo du Txirain elkartean, 19:00etan.
Martxoaren 28an jarraituko du egitarauak. Garagardo artisauen dastaketa egingo dute 18:30ean, Txirain elkartean. Parte hartzeko izena eman behar da aurretik. Lau artisau garagardo dastatzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Izena emateko azken eguna martxoaren 22a izango da, eta 15 euro ordaindu behar dira (12 euro Korrika laguntzaileek). Izena emateko, idatzi donostia@aek.eus helbidera edo deitu 943218088 zenbakira. Dastaketaren ondoren, pintxo pote festa egingo dute. Eta gero, 20:00etan, Barry Manleyren bakarrizketa eta Morauren musika emanaldia.
Apirilaren 4an, 19:00etan, Joseba Sarrionandiaren testuetan oinarritutako 12 film labur proiektatuko dituzte Lugaritz kultur etxean: Gure Oroitzapenak.