Newroz eguna ospatuko dute Antiguan, Kurdistango errealitatea ezagutzera emateko
Kurduen urte berriaren iritsiera ospatzen duen Newroz eguna egingo dute Antiguan martxoaren 23an, Kurdistango herritarrei elkartasuna adierazi eta euren errealitatea ezagutzera emateko helburuarekin. Txantxarreka gaztetxean egingo duten mahai-inguruarekin abiatuko dute eguna, 17:30ean, Rojavako iraultzaren inguruan hitz egiteko. Ondoren, hilabeteak gose greban daramatzaten ehunka kurduren gose greba dela eta, elkarretaratzea egingo dute Antiguako elizaren parean, 19:30ean. Amaieran, ekitaldi berezi batekin emango diote itxiera Newroz egunari.