Pasealeku Berria itxi dute alerta horia dela eta
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, Babes Zibilak alerta horia ezarri du, olatuak direla eta. Ondorioz, Pasealeku Berria itxi dute goizaldeko 6:00etan, Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen egoitzatik aurrera. Mozketak ostegunera arte iraungo duela adierazi du udalak.
Euskalmetek zabaldutako informazioaren arabera, asteazkenean olatuek lau eta bost metro bitarteko altuera izango dute, eta ostegun eguerditik aurrera txikitzen joango dira. Era berean, nabigaziorako arriskua egongo da lehen bi milietan.