'Iberian Festival Awards National Winners' saria irabazi du Donostiako Aste Nagusiak
Vigon eman zituzten asteazkenean Iberiar penintsulako ekitaldiak saritzen dituzten Iberian Festival Awards sariak, eta Donostiako Aste Nagusiak Iberian Festival Awards National Winners saria jaso zuen, Best Festivity atalean.
Jendetza biltzen duten, eta musika erakargarritasun eta komunikazio iturri gisa duten egitasmoei zuzendu diete saria lehen aldiz, eta Donostiako Aste Nagusia gailendu zaie penintsulako honako ekitaldi hauei: Agrival, Expofacic, Fatacil, Feria de Santi’ago, Feria de Sao Mateus, Feria de Almansa, Festa dos Botes, Festas de Carnide, Festas de Lisboa, Fiestas de Segorbe, Fiestas del Pilar, La Festa Gracia eta La Tomatina. Iberian Festival Awards National Winners sariaz gain, beste 22 sari ere eman zituzten asteazkenean.
Donostia Festakek saria eskertu du, eta “beti bezala, ilusio berarekin” lanean jarraituko dutela adierazi du, Aste Nagusiak ospe handiagoa izan dezan “maila lokal, nazional eta nazioartekoan”.