Sonakay taldeak eta Iker Laurobak 'Izarrak' abestia aurkeztu dute
Euskarazko lehen kantu propioa aurkeztu du Sonakay taldeak: Izarrak. Iker Lauroba musikari donostiarrak idatzi du eta elkarrekin grabatu dute. Gaztea Box saioak estreinatu du kantua.
“Flamenko kutsua duen tenpo erdiko abestia da. Esperantzari nostalgiarekin kantatua da”, azaldu du Laurobak. Bi kultura nahasten ditu, ijituena eta euskalduna.
Abesti berria hilaren 22an argitaratuko dute, eta maiatzaren 5ean zuzenean aurkeztuko dute Viktoria Eugenia antzokian.