Asteazkenean pasako da epailearen aurretik Lander Arbelaitz 'Argia'-ko kazetaria
Bi ertzainen aurkako irainak egotzita, asteazkenean Donostiako epaitegira deklaratzera joan beharko da Lander Arbelaitz kazetari donostiarra. ‘Argia’-ko kazetariak herritarren hizkuntza eskubideen urraketa baten berri eman zuen iazko maiatzean, poliziaren jokabide desegoki bat azaleratuz. Bederatzi hilabete beranduago, Argiak jakinarazi zuen agenteek Arbelaitzen aurkako neurri penalak abiatu zituztela.
Geroztik, 300 kazetari eta eragilek babesa adierazi diote kazetariari. Epaiketarik ez egiteko eskatuz, asteazkenean 11:30ean epaitegi aurrean elkarretaratzeko deia egin du ‘Argia’-k, ‘Kazetaritza ez da delitua’ lelopean.