Familia bat etxegabetuko dute Bentaberrin
Stop Kaleratzeak plataformak jakinarazi duenez, martxoaren 22an, ostiralean, familia bat etxegabetuko dute Bentaberrin, 9:30ean. Aita, ama eta bi semek osatutako familia Eusko Jaurlaritzaren babes ofizialeko etxe batean bizi da 1998tik, alokairuan. Plataformak jakinarazi duenez, familiak ezin izan izan zien aurre egin alokairuaren bost kuotari 2018an, izan ere, aita bajan egon da sei hilabetez, soldataren %60a kobratzen, eta kaleratu egin dute. Familiak abokatuaren eta prokuradoarearen bitartez zor zituen kuota guztiak ordaindu dituela jakinarazi dute, baina zegokion epean ordaindu ez zituztenez, ez dute etxegabetze demanda saihestu.
Etxegabetzeko zorian dagoen familiaren etxearen azalera eskubidea Metrovacesa eta Vallhermoso promotoreei eman zien 90eko hamarkadan Eusko Jaurlaritzak, 75 urterako. 2016an Santander, BBVA, Caixa eta antzeko bankuen aktiboak kudeatzen dituen Testa Residencial-Socimi enpresarekin fusionatu ziren. Egun, Testa Residencial-Socimiren inbertitzaile nagusia Blackstone putre funtsa dela azaldu dute. Bide batez, ohartarazi diete Eusko Jaurlaritzari eta EAEko udalei, alokairuko babes ofizialeko etxebizitzen eskumena duten higiezinen enpresen aldi baterako batasunen (EAB) atzean putre funtsak egon daitezkeela.
Etxegabetzeko familiari elkartasuna adierazi eta kaleratzea gelditzeko asmoz, Stop Kaleratzeak plataformak elkarretaratzera deitu du. Asteazkenean, martxoaren 20an, 11:00etan egingo dute agerraldia, Andia kaleko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Era berean, Testa-Residencial-Docimi-Blackstone EABa publikoki salatuko dutela adierazi dute.