Piratek Flamenkada egingo dute larunbatean
Donostiako Piratek Flamenkada egingo dute larunbatean, 2019ko Aste Nagusi Pirataren prestaketari hasiera emateko. Zuhaizti Ikastetxean egingo dute bilera, 10:00etan, eta bertan parte hartzeko gonbita luzatu diete herritarrei.
Flamenkada piraten asanblada orokor eta irekia da, eta Aste Nagusiari eta mugimendu herrikoiari buruzko erabaki nagusiak hartzeko baliatzen dute. Honakoan, “bide berriei ekiteko unea” iritsi dela azpimarratu dute piratek, mugimendura batzeko deialdia eginez: “Egin dezagun elkarrekin itsasoan aurrera!”.