Protesta egin dute emakumeen aurkako politikak salatzeko
Gaur goizean elkarretaratzea egin dute hainbat emakumek Bulebarrean eta Santa Maria elizaren aurrean, “emakumeen aurkako politikak salatzeko”, eta emakumeen gorputzak ez direla inoren negozioa aldarrikatzeko. Euskadiko Emakumeen Mugimendu Demokratikoak deituta protesta egin dute Neskamearen Ipuina eleberria eta telesailaren protagonisten jantzi berak jantzita, kapa gorria eta buru-estalki zuria, hain zuzen. Emakumeek lelo desberdinak idatzi dituzte kartoi mehe batzuetan, besteak beste, Mi coño es mio eta Nire gorputza, nire erabakia.
Gure gorputzak ez dira zuen negozioa. No nos callamos, nuestros cuerpos son nuestros. pic.twitter.com/Jgn3wx3hdI
— EMD-MDM Euskadi (@MDMeuskadi) March 19, 2019