Stella Marisen lursailean supermerkatu bat eta 80 plazako aparkaleku bat eraikitzeko proiektua onartu dute
Intxaurrondoko Stella Maris eraikina abenduan eraitsi zuten, 115 urtez zutik egon ostean, bere lekuan supermerkatu bat eraikitzeko.
Tokiko Gobernu Batzordeak onespena eman dio Stella Marisen lursailean 80 plazako aparkalekua izango duen supermerkatu bat eraikitzeko proiektuari. Zubiaurre pasealekuko saltoki berriak salmentarako 1.300 metro karratu erabilgarri izango ditu, bi solairutan banaturik.
Jose Goikoa arkitektoak diseinaturiko etxea 1903an eraiki zuten, eta denbora luzez hezkuntza zentro gisa izan zen erabilia. 115 urtez zutik egon ostean, iazko abenduan eraitsi egin zuten, ondare arkitektonikoaren babeserako Ancora elkarteak Stella Maris babestu beharreko eraikinen zerrendan sartu zuen arren.