Aitaren Zozketa Bereziak 400.000 utzi ditu Donostian
Aitaren Zozketa Bereziak eta Asteburuko Soldatatzarraren zozketek milioi erdi euro banatu dituzte saritan Gipuzkoan. Atzoko Aitaren Zozketa Bereziak 400.000 euro banatu zituen Donostian, 40.000 euro banako sariak jaso dituzten 10 kupoiri esker. Zortea oraingoan Merche Olivan agente saltzailearen eskutik heldu da hirira. Olivanek ONCEren produktuak Groseko anbulatorioko sarreran (Nafarroako hiribidea, 14) eta Donostia Unibertsitate Ospitale sarrerako kioskoan (Begiristain Doktorea, 85) saltzen dituela jakinarazi dute.
Tolosan ere zortedunak izan dira, izan ere, Asteburuko Soldatatzarraren zozketak 100.000 euro itzi zituen larunbatean Tolosan, 20.000 euro banako bost kupoiri esker.