Argiak informatzeko eskubidea aldarrikatu du Donostiako epaitegian
Argiako Lander Arbelaitz kazetariak epailearen aurrean deklaratu du Donostiako epaitegian, herritarren hizkuntza eskubideen urraketa baten berri emateagatik bi ertzainek haien aurkako irainak leporatzen dizkiotelako. Auzitegiaren sarreran, Argiako lantaldeak elkarretaratzea egin du, “Informatzen jarraituko dugu” zioen pankartarekin eta hamarnaka herritarren babesarekin.
Kazetariaren deklarazioa entzun ostean, epaileak epaiketa egin edo ez erabakiko du. Auziak aurrera eginez gero, epaituko luketena informatzeko eskubidea eta kazetaritza konprometituta direla adierazi du Argiako lantaldeak, bertan behera utzi beharko litzatekeen “bidegabekeria” dela azpimarratuz.
Azken egunetan, 400 pertsona eta eragilek babesa adierazi diete Arbelaitzi eta Argiari.
"Epaiketarik ez izatea da konponbide justu bakarra".
— ARGIAk 100 urte (@argia) March 20, 2019
Argiako lantaldearen izenean hitz egin du @mikelgi kazetariak elkarretaratzea amaitzean#KazetaritzaEzDaDelitua pic.twitter.com/DZCZXnQmqo