Jhon Viafara Realeko jokalari ohia atxilotu dute narkotrafikoa egotzita
Realarekin 2005-06 denboraldian jokatu zuen Jhon Viafara erdilari kolonbiarra narkotrafikoagatik atxilotu du AEBtako Drogen Aurkako Agentziak. Talde donostiarreko jokalari ohia Calin (Kolonbia) atxilotu dute, AEBtara kokaina bidaltzen zuen sare baten parte izatea egotzita, eta Texaseko (AEB) epaitegi batek bere estradizioa eskatu du orain.
Viafara 2006an iritsi zen Donostiara, neguko azokan, eta soilik denboraldi erdia jokatu zuen Realarekin. Kolonbiarra ez zen bere jokoagatik asko nabarmendu, eta bi txartel gorri jaso zituen Jose Mari Bakeroren agindupean jokaturiko hamaika partidatan.