21. Korrika Kulturaleko egitaraua prest daukate Loiolako Erriberan
21. Korrika apirilaren 4tik 14ra ibiliko da euskal errepideetan zehar, Garestik Gasteiza, euskararen aldeko aldarria zabaltzeko. Guretik apirilaren 12an pasako da, eta lasterketarekin batera, Korrika Kulturala ere abian da dagoeneko. Donostiako auzoetan Korrikari ongi etorria egiteko prestatzen ari dira, eta Loiolako Erriberan, esaterako, egitaraua prest dute.
Erribertxo kultur elkarteak honako jarduerak antolatu ditu 21. Korrikaren harira:
- Martxoak 29, 18:00etan, IESU parrokian: Tor magoa, Hator Magiara ikuskizuna.
- Martxoak 31, 18:30ean, Loiolako Erriberako Auzo Elkarteko lokalean: Olatz Pagaldayren bakarrizketa, Erdaldunberrien kluba.
- Apirilak 12, Bartzelona hiribidea 6 zenbakiko arkupeetan:
- 17:15ean: Peto tailerra eta txikien beroketa musikarekin.
- 18:45ean: Korrikarekin bat egingo dute auzoan.
- 19:00etan: Triki poteo herrikoia.