Donostia-Hondarribia trailak Ulia eta Jaizkibel gurutzatuko ditu beste behin
Donostia-Hondarribia traila egingo dute igandean, martxoaren 24an. Fortunak 2011n antolatu zuen lehen aldiz mendi lasterketa eta aurtengoa bederatzigarrena izango da. Lasterketaren abiapuntua Groseko Katalunia plaza da, eta handik irtengo dira 9:30ean korrikalariak. Helmuga, berriz, Hondarribiako Harresilanda kalean kokatuko dute.
30,8 kilometroko lasterketaren zati handienak Talaia bidea jarraitzen du, Gipuzkoako Fortu Aldundiak hein handi batean egokitutako ibilbidea, hain zuzen. Bideak babestutako bi naturgune zeharkatzen ditu, Ulia eta Jaizkibel mendiak. Parte hartzaileak Gros auzotik Uliara igoko dira, Kutraia bidetik Platako faroraino. Handik Pasai San Pedrora jaitsiko dira, eta Donibanera pasa; ondoren, Kalaburtzatik gora Jaizkibelera igotko dira, lehen dorreraino, eta dorre artean jarraituko dute Txingurriarrin bide luzea hartu arte, Biosnar lurmuturreraino. Artzukoporturaino iritsiko dira, eta handik Guadalupera igo eta Hondarribiko kasko zaharra zeharkatuko dute, helmugara heldu arte. Ulia eta Jaizkibel arteko pasabidea antolakuntzak ezarritako txalupen bidez egingo dutela jakinarazi dute, eta txiparen teknologia bidez, itsas zeharkaldian igarotako denbora ez da gaineratuko korrikalarien azken denboran.