Ongietorria egin diote Txuri Urdini Aldundian
Pasa den igandean Puigceraren aurkako hockey liga finala 3-2 irabazi ondoren, 16. liga lortu zuten donostiarrek, hirugarrena jarraian. Hori dela eta, ongietorria egin zieten atzo taldeko jokalariei, Tito Marcelino entrenatzaileari, Rosa Zubeldia presidenteari eta Amaia Ramirez presidenteordeari Aldundian. Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Denis Itxaso Kirol diputatua eta Goizane Alvarez Kirol zuzendaria izan ziren han. Txuri Urdinek Aldundiari eskertu dio ongietorria eta aitorpena.