Udaberriko programazioa aurkeztu du Donostia Kulturak
Donostia Kulturak udaberriko antzerki, dantza, musika eta zinema proposamenak aurkeztu ditu. Apirila eta ekaina bitartean, helduentzako 40 ikuskizun antolatu dituzte, hiriko areto hainbatetan.
Ikuskizunetatik 16 antzezlanak izango dira. Horien artetik aipatu daitezke Hozkailua, Rojo, Roman eta Julieta eta 7ak Bat obrak. Dantza ikuskizunak, berriz, 7 izango dira. Notre-Dame de Paris eta La Cenicienta dira aipagarrienak.
Azkenik, 17 kontzertu antolatu dituzte udaberrirako. Besteak beste, Diego Vasallo Trio, Soziedad Alkoholika, Sonakay, Jabier Muguruza eta Eta zer gehiago? ikuskizun musikal berria (Andoni Egaña, Xabier Lizaso eta German Ormazabal) ikusi ahal izango dira.
Sarrerak dagoeneko eskuratu daitezke Viktoria Eugenia antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta Donostia Kulturaren webgunean.