Uliako tiro-eremuan kartutxoz beteriko zabortegi bat dagoela salatu du Eguzkik
Basolluako tiro-eremu zaharrean duela hogei urte baino gehiagotik pilatuta dauden kartutxoz beteriko zabortegi bat dagoela salatu du Eguzkik bideo batean. Hondakinak gune horretan urtetan zehar legez kanpo eginiko jardueraren ondorio direla salatu du talde ekologistak, eta kartutxoez gain milaka tako eta berunezko perdigoiak ere daudela adierazi du.
Hondakin plastikoek ekosistemetan eragiten dituzten kalteak azpimarratuz, Eguzkik zabortegia lehenbailehen garbitu dezala eskatu dio udalari. Jarraian, talde ekologistak euskaraz eta gaztelaniaz eginiko bideoa: