'Bodyboard txapelketa kinkia' apirilaren 6a arte atzeratu dute
Larunbatean, martxoaren 23an, egin behar zuten Bodyboard txapelketa kinkia Ondarretan, baina olatu falta dela eta, apirilaren 6a arte atzeratzeko erabakia hartu dute antolatzaileek. Lehiaketaren ondorengo Txan Txarreka gaztetxeako kontzertuak, ordea, mantenduko dituzte. Peye Honey eta A la vuelta de la eskina taldeek joko dute, eta gaztetxera bertaratzera animatu dituzte hiritarrak.
Antiguako lagun talde batek sortutakoa Bodyboard txapelketa kinkia. Hamar urtean zehar lehiaketa egiteari utzi zioten, eta iaz berreskuratzea erabaki zuten. IRUTXULOKO HITZA iazko txapelketan izan zen, eta Ondarretako giro aparta islatu zuen idatzitako kronikan.