Polloetik lapurtutako 124 gorpuzki daude Erorien Haranean
Polloeko hilerritik 1959 eta 1963 urteen bitartean lapurturiko 124 hilkutxen zerrenda eskuratu du Genozidioaren Biktimen Elkarteak. Jasotako informazioa udalari helarazi diote, hildakoen senideekin harremanetan jarri dadin, eta gorpuzkien berreskuratze prozesua abiatu dezan.
Espainiako gerran eta frankismoan zehar jasandako sufrimenduak ez du etenik izan herritar askorentzat. Urteetako errepresio fisikoaz gain, oraindik memoria historikoaren zapalkuntzan oinarritzen den “errepresio immaterial” bat jasaten ari direla diote Genozidioaren Biktimen Elkarteko kideek. Soilik horrela uler daiteke duela mende erdi Donostiako hilerritik lapurturiko hilkutxen afera orain arte ezkutuan mantendu izana.
1959 eta 1963 urteen artean, 124 herritarren gorpuzkiak Polloetik atera eta Francok eraikitako Erorien Haranera eraman zituzten erakunde frankistek. Hilkutxen lekualdaketa sekretupean egin zen, senideen baimenik gabe, eta diktadorearen mausoleoa betetzeko helburua zuela azaldu dute biktimen elkarteko kideek. Beraiek izan dira zerrenda Erorien Haraneko Abadiako artxibotik berreskuratu dutenak, eta gorpuak euren jatorrizko lekura bueltatzea exijitu dute.
Garaiko udal gobernuak profanazioaren berri izan zuela uste dute, baina udal ordezkariek hura saihesteko ahalmenik ez zutela ulertzen dute: “Nork protestatu zezakeen erabaki hura? Zerbait esanez gero,ez zen harritzekoa hilda edo kartzelan amaitzea azkenean”.
Hala ere, orain udalak hildakoen senideekiko betebeharrak dituela uste dute, lapurretaren garaian hilerriaren kudeaketa bere ardura zelako. Hori dela eta, idatzi bat bidali diote Eneko Goia alkateari, udala senideekin harremanetan jarri dadin eta gorpuzkien berreskuratze prozesua abiatu dezan. “Herritar askok uste dute euren senideak hilerrian daudela, baina kontua da euren lekuan ez dagoela inor”, adierazi dute elkarteko kideek.
Hilkutxa gehienek idatzita dituzte hildakoaren izen-abizenak eta bere jatorrizko kokapena, profanazioaren datarekin batera. Donostiako hilerriko 124 izenak Euskal Herri osoari dagokion zerrenda batetik atera dituzte elkarteko kideek, eta guztira lapurturiko gorpuzkiak mila baino gehiago izan zirela azpimarratu dute.
Gaiaren inguruko urtetako hutsune informatiboagatik galdetuta, biktimek adierazi dute alderdi politikoei ez zaiela interesatzen “hautsak harrotzen hastea”, gertatutakoa larritasun handiko kontua dela uste duten arren: “Borondate eza baino gehiago, hemen gauzak ahazteko borondate garbia dagoela ikusten dugu”.
Edozein kasutan, herritarren presioari esker hilkutxak euren lekura bueltatzea posible dela sinesten dute. Hain zuzen, Tolosako Udalak bere herritar baten gorpuzkiak Erorien Haranetik ateratzeko eskaria egin zuela ekarri dute gogora, eta mausoleo frankistan zeuden Nafarroako hainbat gorputz berreskuratuak izan zirela ere zehaztu dute. Horregatik, momentuz, udalaren zain geldituko direla adierazi dute Genozidioaren Biktimen Elkarteko kideek, erantzunik jasotzen ez badute egoera salatzeko bide berriak bilatuko dituztela azpimarratuz.
Donostiako hilerritik lapurturiko 124 hilkutxen zerrenda
· Alonso Alvarez, Eulogio
· Alvarez Hernandez, Angel
· Anieva Celorrio, Joaquin
· Aragon Aldanaz, Jacinto
· Arraras Gonzalez, Vicente
· Atre Celis, Julian
· Avila Muñoz, Jose
· Badola Pimientia, Rosendo
· Balzategi Lauzurica, Moises
· Barandalla Bacaicoa, Jose Antonio
· Beltran Suarez, Manuel
· Blanco Palencia, Julian
· Blanco Ruiz, Julio
· Blanes Artola, Vicente
· Braña Conde, Lucio Luis
· Bravo Martinez, Jeronimo
· Calvo Lapuente, Juan
· Calvo Sabater, Jose
· Calvo Una, Ismael
· Camit Prats, Manuel
· Carraceo Bertua, Primitivo
· Castro Lario, Luis
· Cespedes Mesa, Francisco
· Coronado Arias, Manuel
· Corta Juan, Vicente
· Cortes Cortes, Alfredo
· Cortes Cortes, Juan Maria
· Cortes Gonzalez, Claudio
· Cortes Marquez, Simon
· Cristobal Garcia, Sandalio
· Crus Ortega, Francisco
· Cruz Alvarez, Cipriano
· Dalmases Font, Baldomero
· Diepa Jimenez, Marcos
· Docal Gonzalez, Ramon
· Domingez Gallego, Gregorio
· Etxarte Etxebeste, Salvador
· Elizamena Sarrate, Apolonio
· Elorza Beobide, Joaquin
· Escalante Esteban, Bernardo
· Estevez Luez, Santiago
· Fraguas Vallejo, Santiago
· Fuentes Miguel, Maximo
· Garate Garate, Jose
· Garcia Cifuentes, Luis
· Florentino Garcia, Diaz
· Garcia Parron, Ovidio
· Garcia Rodrigez, Pedro
· Garcia, Cipriano
· Garcia, Serapio
· Gil del Hoyo, Teogenes
· Gomez Bermejo, Luis
· Gomez Gonzalez, Raimundo
· Gomez Martinez, Servilio
· Gomez Molina, Restituto
· Gonzalez Perez, Miguel
· Gonzalez Bidaurreta, Angel
· Guerrero Sotomayor, Manuel
· Hernandez Alonso, Valentin
· Hernandez Gamarra, Vicente
· Hernandez Garcia, Alvaro
· Hernandez Garcia, Manuel
· Hernandez Garrido, Blas
· Hernandez Moreno, Salustiano
· Hernandez Perez, Cesareo
· Hernandez Sanchez, Antonio
· Iglesias Villar, Severiano
· Intxauspe Ezkara, Angel
· Jimenez Hernandez, Pablo
· Jimenez Jimenez, Andres
· Jimenez Jimenez, Benedicto
· Jimenez Urra, Elenigerio
· Laguens Marquesan, David
· Larrion Larrion, Juan
· Lopez Contador, Alejandro
· Lozano Lesmas, Jesus
· Lucio Urtara, Ignacio
· Manzal Rivas, Nicanor
· Marcos Monserrat, Salvador
· Marina Barrio, Antonio
· Mediavilla Gil, Germanico
· Mencar Romero, Abelardo
· Merino Arnaiz, Salustiano
· Merino Herrero, Felix
· Miranda Jimenez, Agustin
· Montiveros Hernandez, Fructuoso
· Mujika Trecu, Jeronimo
· Nuñez, Salvador
· Olmos Anton, Gregorio
· Ora Otero, Jesus
· Palomeros Batauecos, Julian
· Pantoja Jimenez, Wenceslao
· Patricio Rey, Manuel
· Peña, Porfirio
· Peral Lopez, Nicolas
· Picabea Zuloaga, Antonio
· Pinilla Ciprian, Narciso
· Pozo Jimenez, Jose
· Prego Hernandez, Manuel
· Rey Ruiz, Angel
· Reyes Barrio, Jose
· Rodriguez
· Rodriguez Araujo, Manuel
· Rodriguez Rodriguez, Antonio
· Roura Pujol, Eduardo
· Ruira Cendoya, Jose
· Salaberria Elizondo, Ricardo
· Salgado Paz, Jose
· San Jose Moyano, Joaquin
· San Martin San Martin, Emereciano
· Sanchez Gonzalez, Alfredo
· Sanchez Rubio, Jose
· Sanjurjo Cous, Arsenio
· Santiago Calonje, Felipe
· Sarria Sola, Salvador
· Saura Sola, Pedro
· Sovier, Santiago
· Toilin Lopez, Manuel
· Uribe-Etxeberria Ruiz, Luis
· Vagueas Allis, Antonio
· Velez Pardo, Rogelio
· Vidal Rial, Ovidio
· Villanueva Lopez-Moreno, Luis
· Zabaleta San Nicolas, Jose