Skate park berri bat egiten ari dira Saguesen
Skate park berria egiten ari dira Saguesen. (Argazkia: Iñaki Agirre). Anoetako skate park zaharretik kendutako pieza batzuk erabiliz, skatean ibiltzeko zonalde berri bat egiten ari dira Saguesen, eta muntaketa lanak datorren astean bukatzea aurreikusten dute. Bestalde, Anoetako estadioko lanak bukatzen dituztenean, skate park berri bat egingo dute han.


