Tabernetan kultur ikuskizunak mugatzen dituen dekretua salatzeko ekitaldiak egingo dituzte
Zalaparta sortu du Eusko Jaurlaritzaren kultura dekretuak. Besteak beste, areto eta tabernetan kontzertuak gehienez hilean bi eta urtean hamabi izatera mugatuko ditu.
Kontzertuak murrizten dituen dekretua indargabetzeko eskatu du Arteak Ireki plataformak, eta larunbaterako deialdi berezia egin du: tabernetan egiten diren kultur jardueren balioa nabarmentzeko jartzeko ekitaldiak egitea.
Donostian hainbat tabernak bat egingo dute protestarekin. Amarako La Bodeguillan Olatz Salvador musikari donostiarra ariko da zuzenean, 12:00etan. Egiako La Tabernan Tristtan Mourguy eta Hoberaren kontzertua antolatu dute, 19:30ean. Groseko Callejon 13 tabernan inprobisazio saio bat egingo dute 19:00etan. Parte Zaharreko Aurresku tabernan Kubako Jade bikotea ariko da, 20:00etan.