Arrazakeriaren Aurkako Martxa egingo dute igandean
SOS Arrazakeria erakundeak, Medicus Mundi erakundeak eta Euskadiko ONGD Koordinakundeak antolatuta, XXIII. Arrazakeriaren Aurkako Martxa egingo dute bihar, hilaren 24ean, Trintxerpeko azokatik abiatuta, eta Donostiako Bulebarreko kioskoraino. 47 erakundek babesa eman diote martxari, eta parte hartzaile bakoitzak bere lelo propioa hautatzeko deialdia egin du antolakuntzak.