Juan Mari Arzak omenduko du San Telmo Museoak
San Telmo Museoak Arzak bere saltsan erakusketa aurkeztu du gaur goizean. Erakusketa museoko Laborategian egongo da ikusgai ekainaren 16ra arte, eta doan bisitatu ahalko da. Luisa Lopez Telleriak egin ditu erakusketaren komisario lanak, eta gainera, jarduera programazio zabal batek osatuko d.
Erakusketak Arzaken bizitzaren eta lanaren nondik norakoak erakutsiko ditu, baita Euskal Sukaldaritza Berriaren ingurukoak ere. Gainera, “mahai asko, Alto Vinagreseko jatetxekoak 1897tik, eta idazle baten gogoeta” ere biltzen dituela azaldu dute, Hasier Etxeberria idazlearena, hain zuzen. Honela aurkeztu zuen Juan Mari: “Euskal sukaldarien artean entzutetsuena jatetxe batean jaiotako ume bat izan zen. Bere logelako atea jangelaren ondoan zegoen. Horixe zuen mundurako sarrera: jankidez betetako jangela. Arzaken ikuspegitik, kozinatzea eta bizitzea sinonimoak dira, horregatik esaten du berak inoiz ez duela jatetxerik izan, berea otordu-etxe bat dela. Arzak euskal sukaldaritzaren alma materra izan da eta da, baita Espainiako sukaldaritzarena ere”.
Museoko Laborategiaren eta patioaren artean euskal gastronomian zehar ibilbidea egitera gonbidatu dituzte herritarrak, 1879tik XXI. mendera gure kulturako elementu garrantzitsu baten bitartez: Arzak Jatetxeko mahaiak. Erakusketan altzariak, tresnak eta dokumenturik “bitxienak” egongo dira ikusgai, eta jakinarazi dutenez, Arzakeko 12 mahai aukeratu dituzte, historian zeharreko ibilbidea osatzeko. “Mahai bat tresna gisa erabiltzen den altzari bat da, bai, baina baita beste ikur bat ere; bizikidetzaren altzaria da, horren inguruan biltzen gara, lan egin, jan eta edaten dugu, eta bizi gara”, adierazi dute.
Mahaiaren inguruko istorio horiek begirada desberdin batekin kontatuko dute Arzaken ibilbidean zehar zaindu, gidatu, lagundu eta inspiratu duten emakumeek: amak, emazteak, alabak, baita bere jangelako buruek, partidako buruek eta sukaldeburuek ere. “Mahaiak eta musak, horixe da zuek nazioartean itzal handienetakoa duen gure herrikide baten aitorpen gisa egindako erakusketa honetan dastatzea nahi dugun konbinazioa”, adierazi dute Luisa Lopez Telleriak.
Azaldu dutenez, Arzaken historia ardo-upategi batean hasi zen, bere aitona-amonekin, baina amaren oturuntza-jatetxean ikasu zuen janaria prestatzen. Han hasi zen esperimentatzen “Euskadin mugarria izan zen garai batean”, 70eko hamarkadan. Erakusketaren harira, hausnarketa egin dute euskal gastronomiaren bertako eta nazioarteko fenomeno ahalbidetu duten baloreen inguruan. Era berean, baztertu nahi izan dute nola eta zein baloreetatik abiatuta lortu zuen Arzakek nazioarteko herri-marka sortzea eta zabaltzea.
Erakusketaren eta jardueren bidez Arzaken lau balore funtsezkoenak eta bere eta bere familia eta taldearen sortzailea partekatu nahi dituzte: Arzaken ibilbidearen oinarrian egon diren familia, tradizio eta kultur testuingurua, talde espiritua eta lankidetza, transmisiorako borondatea eta bere herriko sustraien garrantzia.
Erakusketa bat baino gehiago
Erakusketaren jarduera ugari antolatu dituzte, hala San Telmo Museoan nola Tabakaleran, Basque Culinary Centerren eta Donostian zehar.
- Zeharkako begiradak bisita gidatuak: bisita berezi horietan, Arzaki buruz eta bere sukaldaritzari buruz izandako bizipenak partekatuko dituzte gastronomiarekin hainbat pertsonak. Igandeetan izango da, 12:00etan, eta doakoa izango da. Izen emateak stm_erreserbak@donostia.eus helbidean eta 943481561 telefonoan egin beharko dira:
- Martxoak 31: Luisa Lopez (gaztelania)
- Apirilak: Aizpea Goenaga (euskara)
- Apirilak 28: Luisa Lopez (gaztelania)
- Maiatzak 12: Mikel Zeberio (gaztelania)
- Maiatzak 26: Tatus Fombellida (gaztelania)
- Ekainak 9: Xabier Gutierrez (euskara)
- San Telmo pil-pilean ibilbide gastronomikoa: Erakusketaren harira, museoak berriro eskainiko du jarduera hori, erakusketa iraunkorra eta Laborategikoa bisitatuz. Gure historiaren, gure kulturaren, gure produktuen eta gure gastronomiaren arteko harreman zoragarria irudikatzen duen ibilbide gastronomikoa, bost zentzumenak jokoan jarriko dituena. Ondoren, dastaketa egingo dute Bokadon. Ostiraletan izango da 18:30ean eta egunak honakoak izango dira: apirilak 5 (euskara), apirilak 19 (gaztelania), maiatzak 3 (euskara), maiatzak 17 (gaztelania), maiatzak 31 (euskara) eta ekainak 14 (gaztelania).
- El proceso creativo en el laboratorio de Arzak hitzaldia Arzak jatetxeko laborategiko kide Elena Arzak, Xabier Gutierrez eta Igor Zalakainen eskutik. Maiatzaren 30ean izango da, ostegunean, 19:00etan.
- Proiekzioak: Juan Mari Arzak eta Etxe bat da mundua (Hasier Etxeberria, 2009) martxoaren 28an, eta Mesas y musas. Emakumeak Juan Mariren bidaide (Oier Aranzabal, 2019) apirilaren 30ean.
- Sutondoan gure saltsan familia tailerrak, Arzaken unibertsora hurbilduko dira parte hartzaileak bost zentzumenen bitartez. Maiatzaren 11n, maiatzaren 25ean eta ekainaren 1ean, 17:00etan. Euskaraz izango da, eta 5 euro balioko ditu sarrerak.
- Gu ere Arzaken ekimena: Arzaken ospatu diren eztei-bazkariak bertako historiaren parte dira. Zuen kasua bada eta museora argazkia ekartzen baduzue, erakusketan jarriko dugu. Erakusketa amaitzerakoan, Arzak jatetxean bi lagunentzako otordua zozkatuko dugu. Argazkiak emailez santelmo@donostia.eus helbidera bidali edo museoko harreran utzi.