Euskal Herrian Euskaraz elkarteak 'Egia, Aitortza eta Erreparazioa Euskaldunontzat' manifestua aurkeztuko du
Euskarak jasandako zapalkuntzen historia gogora ekarri, eta hortik abiatuta, euskararen normalizazio prozesua diseinatzea aldarrikatu dute EHEko kideek. Aldarrikapen hori plazaratzeko, manifestu bat idatzi dute, eta jendaurrean aurkeztuko dute Donostian, ostiralean, Eureka Zientzia Museoan, 18:00etan. Manifestua irakurri eta atxikimendua eman daiteke jada.
Urko Aierbe Euskal Herrian Euskarazeko kidea elkarrizketatu du Hala Bedi irratiak. Manifestuaren edukiak azaldu ditu; egia, aitortza eta erreparazioa nola lortu beharko liratekeen esplikatu, eta hemendik aurrerako erronkei heltzeko deia egin du Aierbek.
Euskaldunen aurkako jazarpenaren lekukotzak zabaltzen ari dira sare sozialetan, manifestua iragartzeko. Ahotsak.eus webgunetik hartu dute, besteak beste, Altzako Iñaki Alkizaren lekukotza. Izebari ilea moztu ziotela kontatzen du, euskaraz egiten zuelako.
#EGIA, #AITORTZA ETA #ERREPARAZIOA EUSKALDUNONTZAT!
— Euskal Herrian Euskaraz (@EHEbizi) March 27, 2019
"Beira ze egin nauten… Al rape! Ilea moztu euskaraz egiten zuelako"
? Martxoaren 29an
? 18:00etan
? EUREKA! Zientzia museoa (Donostia) pic.twitter.com/348HOlG12p