Ipar Euskal Herria Antiguan
Iparraldea Antiguan izenburupean, Ipar Euskal Herriko hainbat egile eta aditu izango dira auzoan. Ostiralean, hilaren 29an, Euskal Kultur Erakundearen laguntzari esker, Gaizka Iroz argazkilari baionatarraren erakusketa bat irekiko dute. Martxoaren 29tik apirilaren 15era izango da ikusgai Txirain elkartean. Ondoren, 19:30ean, Ipar Euskal Herriko ekonomiaren inguruko hitzaldia –Iparraldeko ekonomiaren urratsak– emango du Pantxoa Bimboirek, Iparraldeko Merkataritza eta Industria Ganberako presidenteordearen kontseilariak. Txirain elkartekoek kantu afari-merienda batekin (sarrera, 5 euroan) bukatuko dute eguna: Mixel Etxekopar eta Jean-Christian Irigoyen Galtxetaburu ariko dira kantuan. Manex Pagola kantautorea izango dute gogoan.