Mendia agertoki moduan irudikatu dute Urgulleko Guardetxeko horma-irudian
Eraikina koloreztatzeko helburuarekin, Urgulleko Guardetxean horma-irudi kolektibo baten margoketa egin zuten Parte Zaharreko bizilagunek larunbatean. Goiza sarrerako horma margotzen igaro zuten, bertan mendia agertoki moduan irudikatzeko, malabarista baten eta saxofoi-jotzaile baten irudiekin batera.
Hiriko hainbat artisten laguntzarekin, auzoko hamabost bat familiek hartu zuten parte egitasmoan. Izan ere, margoketaren helburu nagusia Guardetxearen hormetan sare komunitarioaren aztarna uztea zela adierazi dute gune autogestionatuko kideek.