21. Korrikarako egitarau zabala antolatu dute Parte Zaharrean
21. Korrika apirilaren 12tik pasako da Donostiatik, eta iritsi aurreko asteburuan, apirilaren 6an, hain zuzen, jarduerak egingo dituzte Parte Zaharrean, giroa berotzeko. Era berean, apirilaren 12an ere hainbat jarduera antolatu dituzte. Hona hemen egitaraua:
Apirilak 6, larunbata
- 12:00etan: Txillardegiri Omenaldia eta Txillardegiren Klika dokumentalaren aurkezpena Konstituzio Plazako Udal Liburutegiko
arkupetan. - Ondoren: Kantu-kalejira.
- 14:30ean: Barrikote-Bazkaria Konstituzio Plazako arkupetan.
- 17:00etan: Haur-jolasak Konstituzio Plazan.
- 18:00etan: Erraldoi eta buruhaundiak auzoko kaleetan zehar.
- 18:30ean: Txokolatada Konstituzio Plazan.
Apirilak 12, ostirala
- 16:30ean: Haur jolasak Zuloaga Plazan.
- 18:30ean: Erromeria Konstituzio Plazan.
- 19:30ean: Bertso-Triki-Poteoa auzoan zehar.