[Galeria] Topoaren igarobidearen obrek aurrera egin dute hiriko hainbat puntutan
2017ko azaroan Topoaren igarobidearen obrak hasi zirenetik, hiriko hainbat puntutan banaturiko eraikuntza lanek aurrerapen nabariak izan dituzte. Donostiaren zati bat lur azpitik zeharkatuko duen trenbidearen ibilbidea eta Benta Berriko, Erdialdeko eta Easoko geltoki berriak 2022rako amaitzea aurreikusten du proiektuak.
IRUTXULOKO HITZAk irudi bilduma osatu du Erdialdeko, Benta Berri plazako, Loreako, Pio Barojako eta Morlanseko eraikuntza lanetan eginiko argazkiekin: