Bertigoa

Sentsazio fisiologikoa omen. Egonkortasun falta gisa, edo espazioan zer egoera dugun ez jakitearen sentsazio gisa definitu ohi dute. Nik azkeneko esaldi honi eutsiko diot, egoera ez ezagutzeak errealitatea eta bertan dauzkagun arriskuak benetan zeintzuk diren ez ulertzera, masifikatzera eta distortsionatzera eramaten baikaitu; egoeraren kontrolik ez izatera. Askorentzat, ordea, amildegi baten ertzean egoteak baino bertigo gehiago ematen duten egoerak badira.