"Gai kimiko gehienak lakuetara eta ibaietara joaten dira"
2018-19ko ikasturtean Aiete ikastetxeko ikasleak uraren inguruan aritu gara. Guk proiektuen bitartez lan egiten dugunez, jakin-mina suspertzea izan zen gure irakasleen eginkizuna. Eskola guztiak, Afrikatik bidalitako bideo bat ikusi genuen, ikasleek genituen aurre ezagutzak erabiliz hasi ginen lanean.
Metodologia ikertzailea da, hau da, edukiak bizitzako problemak aztertu eta ebaztearen inguruan antolatzen ditugu.
Hurbilenetik hasi eta orokortzen eta globalizatzera eramateko aukera ezin hobea eskaintzen du proiektu honek. Hala nola, aldaketak, eraldaketak, mugimenduak, ikuspegi desberdinak eta haien prozesuak aztertzeko aukera ezin hobea izan dugu.
Azken ataza bezala, Iñaki Antiguedad, EHUko Hidrologian katedraduna gonbidatu genuen gurera. Jarraian elkarrizketa irakur dezakezue.
Zerk erakarri zaitu hidrologia ikastea?
Unibertsitatera joateko karrera bat hautatu behar zuen, baina argi zeukan ez zuela laborategi batean lan egin nahi. Hidrologia hautatu zuen mendian denbora gehiago egongo zelako. Ez zuen ura momentu horretan buruan, harria eta arroka baizik.
Ikusi zuen ura interesgarriagoa zela errekan gora eta behera zihoalako eta harria geldirik zegoelako.
Zein da munduko ibairik kutsatuena?
Asko eta oso kutsatuta daude, leku batzuetan nekazaritza asko lantzen dute, nekazaritza modu basatian, pestizida eta nitra askorekin, eta hori ibaira doa. Amerikan, adibidez, oso kutsatuta daude, horrekin garapen jasangarriak daude. Ganges, oso-oso kutsatuta dago, erlijioarengatik, hinduismoa, beraien kultura. Pertsona bat hiltzen denean, erre egiten da eta uretara botatzen da, horrela da bere modua pentsatzeko berriro biziko direla.
Zein da elementu kimiko kutsakorrena?
Elementu kutsakorrena kromoa da. Beste elementu kutsakor batzuk daude: merkurioa, pestizidak, nobatoa, plomoa, kobaltoa ata abar.
Gai kimiko gehienak lakuetara, ibaietara eta abar joaten dira.
Arrainek elementu kutsakor hori jaten dute eta gero guk, kate bat bihurtzen da.
Noizbait etsi duzu gaiaren inguruko etorkizuna ikusita? Itxaropenik baduzu?
Zaila da erantzutea, baina daukagun arazoa ez da uraren kontua bakarrik. Behin dakizula arazoak zeintzuk diren, aktiboa izan behar duzu. Konpromisoak hartzen saiatu behar dugu. Izan daiteke arazoa urarekin, kutsadurarekin, plastikoarekin… Baikor aktibo bat naiz.
Iñaki Antiguedadekin asko ikasi genuen, ikusi duzuen bezala oso dibertigarria izan zen. Aiete ikastetxetik muxu handi bat!
Aiete ikastetxea, L.H.5-6 ko ikasleak