Ligan aurrera eginez kopako kanporatzea ahaztea bilatuko du Realak
Asteburuan Terrassarako bidaia egingo du Realak, joan den asteko kopako kanporatzea atzean utzi eta ligan aurrera egiten jarraitzeko asmoz. RC Polok final laurdenetan kanporatu zuen Reala, baina Jorge Perezen neskek ligako azken partidan Tenisen aurka lorturiko garaipena dute buruan. Beste hiru puntu lortuz gero, sailkapenaren erdialdean gora egin dezakete donostiarrek.
Izotz hockeyan, Txuri Urdinek denboraldiko bigarren titulua irabazteko aukera izango du. Izan ere, Txuri Urdin, Puigcerda, Majadahonda eta Bartzelona kopako Final Four-ean lehiatuko dira Jakan, larunbatean eta igandean.
Futbolean, Realaren bi taldeek etxetik kanpo jokatuko dituzte euren norgehiagokak. Neskek Espanyolen aurka bilatuko dute sailkapenean gora egitea, eta gizonek, berriz, Valladoliden kontra neurtuko dituzte euren indarrak, aurreko asteko atsedenaldiaren ostean.
Saskibaloian, Ibaeta Basketek sentsazio onak berreskuratzeko saiakera egingo du Gernikan, burua play-offean daukala. Gipuzkoa Basketek, bestalde, jarraiko hirugarren garaipena lortzen ahaleginduko da Andorraren aurka.
Eskubaloian, azkenik, Bera Berak sailkapeneko lehen postua defendatu beharko du beste astebetez Porriñoren kontra.
HOCKEYA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 14. jardunaldia
- Altetic Terrasa – Reala (Igandea, 12:30)
IZOTZ HOCKEYA
Gizonezkoen Estatuko Senior maila, Kopako Final Four-a
- Txuri Urdin – Bartzelona (Larunbata, 16:30)
- Irabaziz gero, Txuri Urdinek finala jokatuko luke (Igandea, 16:00)
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 26. jardunaldia
- Espanyol – Reala (Igandea, 11:00)
Gizonezkoen lehen maila, 29. jardunaldia
-
Valladolid – Reala (Igandea, 18:30)
SASKIBALOIA
Emakumezkoen liga, 25. jardunaldia
-
Gernika – Ibaeta Basket (Larunbata, 19:00)
ACB liga, 25. jardunaldia
-
Gipuzkoa Basket – Andorra (Larunbata, 20:30)
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 20. jardunaldia
- Bera Bera – Porriño (Larunbata, 18:00)