Urari buruz ikasitakoa
L.H.3ko ikasleek Afrikarako Ur tantak proiektuaren inguruan egin dugunaren berri eman nahi dizuegu.
Ana, gure andereñoa, Keniako herri txiki batean umezurtz eskola batean egon zen udan. Eskola horretan nola bizi diren azaldu zigun etaur falta zegoela ikusi genuen.
Uraren inguruan asko ikasi dugu:
- %29 lurra da, ura %71eta horietatik, %2,5 ur geza.
- Uraren propietateak
- Uraren zikloa
- Uraren erabilera.
Munduan leku askotan zailtasunak dituzte bizitzeko, uraren falta dela eta. Guk ura erraz eskuratu arren, ez dugu alperrik erabili behar. Zaindu eta neurtu behar dugu eguneroko bizitzan.
Afrikari buruz gehiago jakin nahi izan dugu, liburu eta internetetik informazioa ateraz.
Laguntzaile bereziak izan ditugu: Galderrek, Jonen aitak, Hego Afrikari buruz azaldu digu. Dylanen Mozanbikeko familiarekin solasean egon gara.
Amaitzeko, ahozko aurkezpenak egin ditugu bai ikasle, zein familientzat.
Denon laguntzaz, Anak ekarritako kandela batzuk erosiz, Keniako umezurtz eskolarako dirua lortu dugu.
Aieteko ikastetxea, L.H.3ko ikasleak