Donostiako Udalak harrera egin die Txuri Berri Curling klubekoei
Txuri Berri Curling taldeak emakumezkoen zein gizonezkoen Liga txapelketa irabazi zuen joan den martxoaren 24an Jacan. Gaur arratsaldean Donostiako Udalak harrera egin die udaletxean. Harreran parte hartu dute Eneko Goia alkateak, udaltzabako hainbat zinegotzik eta Txuri Berri Curling taldeko emakumeen eta gizonezkoen taldeko kideek.
“Gaur hemen, Espainiako Txapelketa irabazi duten bi talde ditugu, baina era berean, Munduko txapeldun orde izandako talde bat ere badugu, eta gainera Europako Txapelketan Donostia ordezkatuta egongo dela ere badakigu. Ez dakit nola esan, baina ikaragarria da lortzen ari zaretena”.
Azkenik, Goiak adierazi du, Goiak nabarmendu du Donostiak neguko kiroletan beti izan dituela ordezkari onak, baina azken urteetan ordezkari on horiek emaitza bikainak ematen ari direla. Curling taldeko kideei eskatu die Donostiaren izena munduan zehar zabaltzen jarraitzeko: “Enbaxadore ezinhobeak zarete, eta zoazten tokira zoaztela, ez zarete bakarrik egongo. Animoak ematen egongo den hiri bat izango duzue atzetik”.