Donostiarrak irabazi du Gipuzkoako Batel Liga
Gizonezkoen Gipuzkoako Batel Liga irabazi du Donostiarra Arraun Elkarteak, atzo Pasaian lorturiko garaipenari esker. Zarautz izan zen bigarren eta San Juan hirugarren. Emakumezkoetan, berriz, Arraun Lagunak hirugarren izan da, Hibaika eta San Juanen atzetik.
Asteburu honetan, berriz, Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatuko da Pasaiako uretan. Emaitzak eta egutegia Gipuzkoako Arraun Federakundearen webgunean kontsultatu daitezke.