Gazako bonbardaketa salatu dute Palestinaren egunean
Larunbatean, Palestinaren egunean, elkarretaratzea egin zuten Bulebarrean. Gazako bonbardaketa salatu eta Israeli boikot egiteko eskatu zuten hainbat lagunekin.
Hain zuzen ere, iazko martxoaren 30ean hasi zen Itzuleraren Martxa Handia. Nazio Batuen Erakundearen 194. erresoluzioa betetzea eskatzen du aipatu martxak. Era berean, itzulera eskubidea eta legez kanpoko blokeoaren bukaera. “Orain arte, martxako 23.000 kide zauritu dituzte, 6.500 debekaturiko bala lehergarriekin. Hain zuzen ere, itzuleraren aldeko martxa honi egindako errepresioagatik NBE-ak gerra krimenak eta gizatasunaren kontrakoak leporatu dizkio Israelgo estatuari”, azaldu dute.
Israel Gazan egiten ari den sarraskiaren aurrean, palestinarrek babes osoa behar dutela azpimarratu dute.