Ibaeta Basketek garaipen sendoa lortu du Gernikaren aurkako derbian
Asteburuko garaipenak play offetarako bultzada indartsua jaso eman dio Ibaeta Basketi. Ez horrenbeste lorturiko puntuengatik, azken jardunaldian egiten duela egiten duela ere, talde donostiarrak ligako lehen fasea seigarren postuan amaituko duelako. Aitzitik, Gernikaren aurkako derbiko partidak adorea eman die Azu Muguruzaren neskei, sailkapenean gorago dagoen taldea bat garaitzeko oso gai direla erakutsi dielako. Buruan eduki beharreko datua izango dute hori, asteburuko emaitzak jasota, donostiarrek play offean Cadi La Seuren aurka neurtuko direla jakin dutelako.
Gipuzkoa Basketek, bere aldetik, ezin izan zuen jarraiko hirugarren garaipena lortu, Gaskako norgehiagokan Andorrakoak gailendu zirelako.
Albiste txarrak izotz-hockeyan ere. Izan ere, play offeko final fourreko lehen partidan Txuri Urdin lehiatik kanpo geratu da, Bartzelonaren aurka galdu ostean.
Hockeyan, aldiz, etxetik kanpo puntu bat lortzea lortu du Realak, eta eskubaloian, Bera Berak bere nagusitasuna berretsi du Porriñoren aurka.
Futbolean, azkenik, Realaren bi taldeek berdinketa lortu zuten Bartzelona eta Valladoliden jokatutako partidetan.
SASKIBALOIA
Emakumezkoen liga, 25. jardunaldia
-
Gernika 70 – 82 Ibaeta Basket
ACB liga, 25. jardunaldia
-
Gipuzkoa Basket 72 – 84 Andorra
IZOTZ HOCKEYA
Gizonezkoen Estatuko Senior maila, Kopako Final Four-a
- Txuri Urdin 5 – 4 Bartzelona
HOCKEYA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 14. jardunaldia
- Altetic Terrasa 1 – 1 Reala
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 20. jardunaldia
- Bera Bera 29 – 22 Porriño
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 26. jardunaldia
- Espanyol 1 – 1 Reala
Gizonezkoen lehen maila, 29. jardunaldia
-
Valladolid 1 – 1 Reala